Gizartea -
Ezbeharra Legorretan
N-1 errepidearen Irungo noranzkoak hiru ordu baino gehiago itxita eman ditu, istripu baten ondorioz
Bi kamioik eta auto batek elkar jo dute Legorretan. Istripua 17:15 aldera gertatu da. Zirkulazioa GI-2131 errepidetik, Ordiziatik, bideratu dute, baina 6 kilometroko auto-ilarak izan dira.
EITB Media
Bi kamioik eta auto batek elkar jo dute N-1 errepidean, Legorretan (Gipuzkoa), eta errepidea itxi behar izan dute, Irungo noranzkoan. Errepidea garbitu eta berriro zabaldu dute dagoeneko, Segurtasun Saileko iturriek eitb.eus-i jakinarazi diotenez.
Istripua 17:15 aldera gertatu da herriko gasolindegitik gertu. Zirkulazioa Ordiziatik bideratu dute, GI-2131 errepidetik. Hala ere, auto-ilara luzeak izan dira inguruan, 6 kilometro artekoak. Ia Beasainera arte heldu dira. Une honetan ez dago ilararik jadanik.
Dirudienez, kamioietako batek artaziarena egin du, eta beste bi ibilgailuek horren aurka talka egin dute. Pertsona bat arin zauritu da ezbeharrean.
Garabiek ibilgailuak errepidetik kendu dituzte.