Gizartea -
Nafarroa
Hamaika atxilotu Iruñean etxebizitza-eraikin batean izandako borrokan
Atxilotuetako bati eraikinari su eman izana leporatu diote. Sutearen ondorioz, etxebizitzak hustu behar izan zituzten, eta teilatua eta azken solairua kiskalita geratu dira.
T.S.J. | EITB MEDIA
Hamaika pertsona atxilotu dituzte ostiral honetan Iruñeko erdigunean izandako borroka batean, Noticias de Navarra kazetak jaso duenez.
Jazoera ostiral honetako 21:00ak aldera gertatu da, Paulino Caballero kaleko 24. zenbakian. Bertako bizilagun batzuren artean liskarra izan da. Gainera, horietako batek ustez su eman dio eraikinari. Sutearen ondorioz, 14 bizilagun euren etxeetatik irtenarazi behar izan dituzte, eta eraikinaren goiko parteak kalte material handiak jasan ditu.
Udaltzaingoa eta Polizia Nazionala bertaratu dira eta sei lagun atxilotu dituzte. Handik ordu batzuetara, beste lau pertsona. Guztiei lesio delituak eta aginte-agenteen aurkako atentatua egotzi dizkiete.
Atxilotuen artean, sutearen ustezko egilea dago. Dirudienez, borrokaren ostean, su eman zion etxebizitza-eraikinari. Horren ondorioz, eraikina hustu behar izan zuten, eta teilatua eta azken solairua kiskali dira.