Gizartea -

Eguraldia

Ezustean iritsi dira lehenengo elurteak Euskal Herrira

Tenperaturak nabarmen egin du behera, eta horri euri zaparrada handiak gehituta, elurra egin du Arabako, Nafarroako eta Gipuzkoako puntu altuenetan.

Elurra. Argazkia: EiTB
Elurra. Argazkia: EiTB
Azaroak 19 behar izan ditu elurra Euskal Herrira iristeko

03:39

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udazkenean sartu eta ia bi hilabete behar izan ditugu eurite handiak eta hotza jasotzeko. Gainera, lehenengo elur malutak ere erori dira lurraldeko puntu altuenetan.

Arabako mendateetara iritsi dira lehenengo elurteak, baina oraingoz trafikorako arazorik gabe. Segurtasun Sailak, hala ere, tentuz gidatzea gomendatzen du Azazetan, Herreran eta Opakuan elurragatik eta izotzagatik. EAEko gainerako errepide sarean normaltasuna da nagusi.

Espainiako meteorologia Agentziak, bestalde, eurite gogorrak iragarri ditu Nafarroako Kantauri isurialdean, horregatik, abisu horia jarri du hamabi orduan lau litro botatzea espero baitu.

Lehenengo elurteak Txindoki zuritu du
Lehenengo elurteak Txindoki zuritu du
Lehenengo elurteak Txindoki zuritu du

0:43

Elur-kota 1.000-1.200 metro inguruan kokatuko da hasieran, eta gora egingo du ipar-mendebaldeko haizearekin.

Tenperaturak 10 graduren bueltan geratuko dira Iruñean, 13an Tuteran, 11n Lizarran eta 6ra jaitsiko dira Izaban.

Arazoak ezkontza batean

Elurraren ondorioz, ezkontza batera gizongaia eta gonbidatuak zeramatzan autobus bat harrapatuta geratu da zenbait orduz Mezkiritz mendatean. Elurra kentzeko makina erabili behar izan dute autobusak aurrera jarraitzeko eta Auritzera iristeko, bertan baita ezkontza.

Elurra mara-mara Aralarko San Miguel santutegian
Elurra mara-mara Aralarko San Miguel santutegian
Elurra mara-mara Aralarko San Miguel santutegian

0:30
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Gaurko albisteak Nafarroan Araba Euskal mendiak albisteak Eguraldia Donostia Gizartea bideoak Elurra albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak