Gizartea -

harrera familien topaketa

76 adingabe daude Gipuzkoan familia batek etxean hartzeko zain

Une honetan, 384 haur eta gazte bizi dira harrera familiekin lurralde horretan.

Gipuzkoako Harrera Familien Topaketa, larunbat honetan. Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoako Harrera Familien Topaketa, larunbat honetan. Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoako Harrera Familien Topaketa, larunbat honetan. Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

76 dira, guztira, Gipuzkoan harrera familia behar duten adingabeak, Maite Peña Gizarte Politiketako foru diputatuak larunbat honetan iragarri duenez.

Donostian ospatutako Gipuzkoako Harrera Familien XX. Topaketaren baitan egin ditu adierazpenok. Aldundiak jakitera eman duenez, 91 familiak, 52 adingabek eta lurraldeko haurren babesen arloko 55 profesionalek parte hartu dute horretan.

Une honetan, 384 haur eta gazte bizi dira harrera familiekin Gipuzkoan. 33 urte dira lurraldeko Aldundiak babeserako figura hori martxan jarri zuela.

Peñak azpimarratu du "harrera eskuzabaltasun handiko ariketa" dela eta, familien sarea gero eta handiagoa bada ere, ez dela "nahikoa egungo beharretarako".

Nabarmendu duenez, haur eta nerabe batzuk babesgabetasun egoeran daude, eta oso errealitate konplexuak bizi dituzte beren familietan.

"Batzuetan, arazo horiek hain larriak direnez, beste ingurune batean zaindu behar izaten dira. Denek ez dituzte behar berdinak, baina familia baten berotasuna behar dute, aldi berean familia biologikoekin harremana izaten jarraituz", esan du.

Gaur egun, 21 adingabe bizi dira espezializatutako familiekin, eta Aldundia lanean ari da harrera modalitate hori pixkanaka handitzeko, kualifikazio espezifikoa eta erabateko prestasuna behar baititu.

Bestalde, harrera familiek eta arlo horretan lan egiten duten elkarteek (Beroa, Lauka, Agintzari eta Baketik) egunez egun egiten duten "lan aparta eta oso beharrezkoa" eskertu nahi izan du Peñak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia bideoak Euskal hiriburuak Gipuzkoako albisteak EAE albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Umeak albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia azken ordukoa