Gizartea -

NaFARROA

Aritzun aurkitu dituzte Sorogainen galdutako hiru pertsonak, eta bat larri dago hipotermiak jota

Ospitalera eraman behar izan dute hipotermia larriak jota, eta beste biak onik daude. Atzo abiatu ziren bilaketa lanak.

Suhiltzaileek aurkitu dituzte Sorogain inguruan galdutako hiru mendizaleak

0:48

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aritzun aurkitu dituzte, goizaldeko bostak aldera, atzotik Sorogain inguruan (Nafarroa) galdutza zeuden hiru lagunak, 112 larrialdi zerbitzuak jakinarazi dutenez.

Hiru lagunetako bat ospitalera eraman behar izan dute hipotermia larriak jota, eta beste biak onik zeuden. Gogorarazi behar da ostiraletik larunbaterako gauean elurra bota zuela Sorogain haranean.

Guardia Zibileko eta Foruzaingoko erreskate taldeak atzo hasi ziren bilaketa lanetan, baina azkenean suhiltzaileak izan dira txangoa egiten ari ziren mendizaleak aurkitu dituztenak.

40, 47 eta 56 urteko hiru gizonezko dira aurkitutakoak, Sorogain eta Saioa mendia arteko ibilbidea egiten ari zirela galdu zirenak.

20:30 aldera senide batek eman zuen desagerpenaren berri, eta suhiltzaileak, Foruzaingoa eta Guardia Zibila berehala hasi ziren bilaketa lanetan.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi du lana ez dela erraza izan, ingurua oso zabala delako eta eguraldi txarragatik, tartean elurra zegoelako. Gainera, ez zegoen telefono estaldurarik, eta mendizaleek ezin zuten larrialdi zerbitzuekin harremanetan jarri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Euskal mendiak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak Foruzaingoa Mendi eta trekking albisteak