Gizartea -

'Bai bakarrik da bai' legea

Fiskaltzak ezetz esan dio bortxatzaileen zigorrak berrikusteari "Bai bakarrik da bai" legean jasota badaude

Estatuko Fiskaltza Nagusiak dekretu batean adierazi duenez, ezarritako zigorrak ez dira aldatuko lege berriarekin ere jarri daitezkeenean. Fiskalek "erantzun uniformea" eman diezaieten eman du dekretua.

Alvaro Garcia Ortiz, Estatuko fiskal nagusia. Argazkia: EFE
Alvaro Garcia Ortiz, Estatuko fiskal nagusia.
Alvaro Garcia Ortiz, Estatuko fiskal nagusia. Argazkia: EFE

Agencias | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuko Fiskaltza Nagusiak ezarritakoaren arabera, bortxatzaileei ezarritako zigor irmoak ez zaizkie aldatuko Sexu Askatasunaren Berme Integralaren Lege Organikoa indarrean sartzearen ondorioz ("Bai bakarrik da bai" legea), zigorra esparru penal berriarekin eman ahal bada.

Fiskalek kondenen berrikuspenei "erantzun uniformea" ematea da Alvaro Garcia Ortiz fiskal nagusiak emandako dekretuaren helburua.

"Hau da, benetan ezarritako zigorrak, modu abstraktuan, zigor legedi berria aplikatuz ezarri beharko litzatekeena gainditzen duenean bakarrik egingo da berrikuspena", azaldu du Fiskaltza Nagusiak.

Nolanahi ere, azpimarratu duenez, "prozedura bakoitza banan-banan aztertu beharko da, kasu bakoitzaren inguruabar zehatzak baloratzea eragozten duten automatismoetatik ihesi".

Fiskalek nahitaez bete behar dute Ministerio Publikoaren dekretua. Joan den ostegunean, Garcia Ortizek fiskal nagusiei agindu zien berrikusi diren zigorren kasuei buruzko informazioa biltzeko eta emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Delituak azken ordukoa Espainia argazkiak Epaiketak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Feminismoa