Faktoria -

Klima aldaketa eta suteak

"Uda honetan izan diren baso-suteak bezalakoak ezin dira urarekin itzali. Eztabaida irekita dago"

Udatik lehen aldiz oraintxe desagertu da erabat baso-sute arriskua gurean. Datorren aldirako prest egoteko zein neurri hartu behar diren aztertu dugu Carlos Uriagereka Bizkaiko Aldundiko mendi zuzendariarekin, Aitor Andueza Auritzeko sarjentuarekin eta Iñigo Aldasoro su-eskolako zuzendariarekin.

Joan den udan Nafarroan izandako suteetako bat
Joan den udan Nafarroan izandako suteetako bat
Joan den udan Nafarroan izandako suteetako bat

play icon 26:45

JOne LArrañaga | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egun hauetako euriteekin hasi da oraintxe hasi da basoa hozten eta umeltzen gurean. Horrek sute arrriskua desagertarazi egin du baina adituak jakitu dira aldi baterako izango dela, berriz ere, indarrez eta oldarkor itzuliko direla suteak. Horri aurre egiteko formazioa zabaldu egin beharko dela azaladu digu Iñigo Aldasoro Su-eskolako zuzendariak.

Iñigo Ansola, su-eskolako zuzendaria

Iñigo Ansola, su-eskolako zuzendaria

Mendiaren kudeaketan egin du azpimarra, Carlos Uriagereka Bizkaiko Foru Aldundiko mendi zuzendariak. Basoa garbi edukitzearen beharra azpimarratu du eta jakinarazi, azken suteetan, pinua eta eukalitpoa bezala erre direla bertako espeziak ere.

Carlos Uriagereka Bizkaiko Foru Aldundiko mendi kudeaketa zuzendaria

Carlos Uriagereka Bizkaiko Foru Aldundiko mendi kudeaketa zuzendaria

Bat egin du horrekin Aitor Andueza Nafarroako suhiltzaile eta Auritzeko sarjentuak ere. Jakinarazi du, Nafarroan lehen suteen kontrako babes gisa jokatzen zutela, adibidez, baina orain "Pagadiak ere erretzen ari zaizkigula". "Argi dago", esan du, "uda honetan izan diren baso-suteak bezalakoak ezin direla urarekin bakarrik itzali"

Aitor Andueza Auritzeko sarjentua

Aitor Andueza Auritzeko sarjentua

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Albisteak Irratia euskaraz