Gizartea -

Epaiketa

Donostiako Araba parkeko ustezko hiltzaileak adierazi du ez duela gertatutakoaz ezer gogoratzen

Fiskaltzaren bertsioaren arabera, auzipetua "mendeku" asmoz joan zen parkera, hilabete batzuk lehenago hildakoak akusatuari "liskar" batean eraso ostean.

Arabako hilketaren epaiketa.
Arabako hilketaren epaiketa.
Donostiako Araba parkean gazte bat labankadaz hiltzea egotzita epaitzen ari diren gizonak ez du ezer gogoan

1:15

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2020ko urrian Donostiako Araba parkean beste gizon bat hil omen zuen gizonak epaiketan adierazi duenez, ez du gertatutakoa gogoratzen, droga eta alkohol "asko" kontsumitu zituelako.

Gipuzkoako Auzitegian bere kontrako epaiketaren bigarren saioan esan duenez, egun hartan gaixotasun mentala tratatzeko pilula desberdinak ere hartu zituen, "droga eta substantzia mota guztiez gain", eta, beraz, "ez zen jabetzen" gertatzen ari zenaz.

Fiskaltzaren bertsioaren arabera, hildakoak akusatuari lepoan botila batekin eraso egin zion uztailean, "liskar" baten ondoren. Urriaren 7an, auzipetua biktimari hurbildu zitzaion Araba parkean, "mendeku" asmoz.

Donostiako udaltzainek handik gutxira atxilotu zuten akusatua.

Fiskalak epaiketan ziurtatu duenez, nahikoa froga ditu hilketaren akusazioari eusteko, eta defentsak, bere aldetik, bere bezeroaren patologia mentalaren testuinguruan kokatu du gertatutakoa.

Auzipetuak, gainera, biktimaren erasoaren ostean "izututa" bizi izan zela adierazi du, "ospitalean hiru egunez koman egon" zelako, baina "ez zuen mendekurik nahi".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Erailketak