Gizartea
HILKETA
Emakume bat hil dute dute Lugoko etxebizitza batean
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Polizia Nazionalak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko. Oraingoz, ez dute inor atxilotu hilketarekin lotuta.
40 urteko emakume baten gorpua aurkitu zuten atzo iluntzean Lugoko (Galizia, Espainia) etxebizitza batean. Indarkeria zantzu nabarmenak zituen.
Polizia Nazionalak hartu du bere gain ikerketa, eta, oraingoz, ez dute inor atxilotu hilketarekin lotuta. Eraikin bereko bizilagun bat, hori bai, komisariara eraman dute deklarazioa hartzera.