Gizartea -
San Saturnino
San Saturnino 2022: Iruñeko Udalaren programa
Iruñeko Udalak antolatuta, erraldoi eta buruhandien konpartsak izango dira hiriburuan 2022ko San Saturnino eguna ospatzeko.
EITB Media
Asteartean, hilaren 29an, Iruñean San Saturnino eguna ospatuko da eta Udalak zenbait ekintza eta konpartsa prestatu ditu egun osoan zehar. Udalak adierazi du eguraldiaren arabera programak aldaketak jasan ditzakeela, eta baita bertan behera geratu ere.
Beste batzuen artean, erraldoiak eta buruhandiak izango dira hiriburutik zehar kalean alaitzen. Goizeko 9:30ean irtengo dira autobus geltokitik eta, goizean, udaletxean amaituko dute. 12:15ean, erraldoiek hiriaren omenez dantza egin ondoren, autobus geltokira itzuliko dira egunari amaiera emanez.
Udalak prestatutako programazioa hurrengoa da:
- 10:15: Udalbatzaren irteera eta prozesioa. Ibilbidea: San Saturnino kalea, Kale Nagusia, Arazuri Doktorearen pasealekua, Kale Berria eta San Saturnino kalea.
- 11:00: Meza San Zernin elizan.
- 12:15: Udalbatza Udaletxera itzuliko da.
- 17:30: Jaiotzaren inaugurazioa Udaletxeko ezkaratzean.
- 17:45: Gabonetako argien piztea.
- 19:00: "Zarzuela arratsaldeak" ikuskizuna Gayarre antzokian. Informazio gehiagorako egin klik.