Gizartea -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Saretzen Demografia, "Bai bakarrik da bai" legea eta protestak Txinan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 29, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Saretzen Demografia: EITB Mediako eta Tokikomeko hedabideek elkarlanean demografiari buruzko ikerketa bat argitaratu dute. Hego Euskal Herria osatzen duten lau lurraldeetako biztanleria ia-ia etengabe hazi da urtez urte 2001etik 2021era. Zehatzago, 20 urtean, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako populazioa % 8,3 handitu da.
- "Bai bakarrik da bai" legea: Auzitegi Gorenak "bai bakarrik da bai" legea kasu jakin bati —"Arandina kasua"— nola aplikatu zaion aztertuko du gaur, eta horren inguruko iritzia emango du.
- Protestak Txinan: Txinan gertatzen ari diren ezohiko protestak lurralde osora zabaldu dira, eta Gobernua segurtasuna biderkatuz ari da haiek itotzeko ahaleginean. ''Zero covid" politikaren aurka altxatu dira milaka lagun, Tiananmengo erreboltetatik izan diren protestarik handienetan.