Gizartea -

lan gatazka

Sindikatuek manifestazioa deitu dute Osakidetzaren alde eta Basurtuko Bihotzeko Kirugiaren itxieraren aurka

SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen arabera, epaitegiaren Autoak "argi eta garbi" islatzen ditu behin eta berriz salatu izan dituzten arazoak: "negoziazio eza, helburu pribatizatzailea, aurrezteko irizpideak eta pazienteentzako zerbitzuaren kalitatearen murrizketa".

Itxieraren aurkako protesta. Artxiboko argazkia: EITB Media
Itxieraren aurkako protesta. Artxiboko argazkia: EITB Media
Itxieraren aurkako protesta. Artxiboko argazkia: EITB Media

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek ohar batean adierazi dutenez, Basurtuko Ospitaleko Bihotzeko Kirurgia Zerbitzuaren itxiera "Osakidetzaren jarrera inposatzailearen adibide argia da", eta "guztien aurka hartutako erabakia". Hori salatzeko, manifestazioa deitu dute abenduaren 2rako.

Izan ere, justiziak kautelaz bertan behera utzi du itxiera, Osasun Sailaren jarrera gogor gaitzesten duen Auto batean. Osakidetzak dagoeneko iragarri du Auto horren aurkako helegitea aurkeztuko duela, "guztien aurka hartutako erabakia betearazteko".

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak ekainean egindako adierazpenak izan dituzte hizpide sindikatuek: "kultura aldaketa sustatzeko beharra defendatu zuen; hitz horien atzean dagoena da lan baldintzen prekarizazioa eta herritarrei eskaintzen zaien osasun arretaren murrizketa".

"Egindako planteamenduak Basurtuko Ospitaleko Bihotzeko Kirurgia ixtea bezalako neurriak aurreikusten zituen", gaineratu dute, "Sagarduik eufemismo bat erabili zuen eta ospitaleetako espezializazioaz hitz egin zuen".

Sagardui, Basurtuko bihotz unitateaz: ''Erabakia adituen irizpideak jarraituz hartu zen''
Sagardui, Basurtuko bihotz unitateaz: ''Erabakia adituen irizpideak jarraituz hartu zen''
Sagardui, Basurtuko bihotz unitateaz: ''Erabakia adituen irizpideak jarraituz hartu zen''

4:24

Hala, salatu dute Osasun Sailaren asmoa dela EAEko ospitale bakar batean eskaintzea arreta, "pazienteak modu sistematikoan joan behar izan daitezen ospitale horretara eta egungo arreta eskaintza murriztu dadin".

Epaitegiaren Autoak itxieraren kautelazko etendura ezartzen duela gogora ekarri dute, eta garbi islatzen dituela sindikatuek "behin eta berriz" salatutakoak; "negoziaziorik eza, pribatizazioa, aurrezteko irizpideak eta zerbitzuaren kalitatea murriztea", besteak beste.

Basurtuko Ospitaleko adibidearekin jarraituz, "behin eta berriz salatu izan dugu bertako larrialdien ohiko kolapsoa [...] Aipatzekoa da, gainera, itxaron zerrendak eta denborak gehiengo historikoetan daudela".

Hala, sindikatuek Osakidetzari eskatu diote ez dezala errekurritu bihotzeko kirurgiaren itxiera eteten duen Autoa, atzera egin dezala hartutako erabakian, eta negoziazioaren bidea berreskura dezala, "gure osasun-sistema publikoak pairatzen dituen egiturazko arazo larriei premiaz heltzeko".

Hori guztia aldarrikatzeko, manifestazioa deitu dute ostiral honetarako, abenduaren 2rako, 17:30ean, Basurtuko ospitaletik abiatuta.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak Bilbo albisteak Euskal hiriburuak Bizkaiko albisteak Eusko Jaurlaritza berriak ELA albisteak LAB albisteak EAE albisteak Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Medikuntza albisteak Manifestazioak gaur Sindikatuen albistea Basurtuko ospitalea Langile Komisioak UGT albisteak