Gizartea -

Igande honetan

Euskal Eskola Publikoaren jaialdiaren 21. edizioa, Zarautzen

Egunean zehar euria tarteka bota duen arren, hamarnaka lagun bildu dira bertan. Aurtengo edizioaren leloa "Bale! Bizi garen seinale" izan da.

Hamarnaka lagun bildu dira bertan, tartean, haurrak. Argazkia: EITB
Hamarnaka lagun bildu dira bertan, tartean, haurrak. Argazkia: EITB
'BALE! Bizi garen seinale' lelopean egin dute jaia gaur Zarautzen

01:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zarautzek 21. edizioaren Euskal Eskola Publikoaren jaialdia hartu du igande honetan. Egunean zehar euria tarteka bota duen arren, hainbat haur, gazte eta heldu Zarautzera hurbildu dira, gaurko iragarrita zeuden ekitaldiaz gozatzeko.

Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak jaialdian parte hartu du. Celaak azpimarratu duenez, Wert ministroaren murrizketek "ez dute Euskadin eraginik izango". Sailburuak azaldu duenez, datorren ikasturtea antolatzen ari dira, eta aurreko ikasturteekin alderatuta, ikasgela bakoitzeko ikasle kopuru bera izango da. Gainera, sailburuak esan duenez, "ez dugu irakasle kopururik murriztuko". Arratsalde aldera, eguraldiak hobera egin du eta Zarautzen bildutakoek primeran igaro dute eguna.

Zarautzek 21. edizioaren Euskal Eskola Publikoaren jaialdia hartu du igande honetan. Egunean zehar euria tarteka bota duen arren, hainbat haur, gazte eta heldu Zarautzera hurbildu dira, gaurko iragarrita zeuden ekitaldiaz gozatzeko.Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak jaialdian parte hartu du. Celaak azpimarratu duenez, Wert ministroaren murrizketek "ez dute Euskadin eraginik izango". Sailburuak azaldu duenez, datorren ikasturtea antolatzen ari dira, eta aurreko ikasturteekin alderatuta, ikasgela bakoitzeko ikasle kopuru bera izango da. Gainera, sailburuak esan duenez, "ez dugu irakasle kopururik murriztuko". Arratsalde aldera, eguraldiak hobera egin du eta Zarautzen bildutakoek primeran igaro dute eguna.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Eskola Publikoa albisteak