Gizartea -

Bilboko ospetsuak

Bilbok beste lau “ospetsu” eta enbaxadore bat ditu

Daniel Innerarity, Iraia Iturregi, Adolfo Arejita eta Susana Rodriguez dira “ospetsu” berriak, eta enbaxadorea Bilbao Orkestra Sinfonikoa da.

Argazkia: EITB Media
Argazkia: EITB Media
Argazkia: EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak iragarri du Bizkaiko hiriburuko 2022ko lau "Ospetsu" izendatu dituztela: Daniel Innerarity, Iraia Iturregi, Adolfo Arejita eta Susana Rodriguez. Gainera, Hiriaren 2022ko enbaxadore izendatu du Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS), joan den martxoan lehen mendeurrena ospatu zuena.

Izendanpenak banatzeko abenduaren 15ean ekitaldi bat izango da udaletxeko Arabiar Aretoan.

HIRIAREN ENBAXADOREA 2022: BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA

"Bere mendeurrenean, Bilboren izen ona munduan zehar profesionaltasun eta kalitate handiz zabaltzeagatik, Musikak pertsonak batzen gaituela, eta bihotzak partitura ederren erritmora taupaka jartzen dituela erakutsiz".

Lehen kontzertua 1922an eman zuen, eta, aurten, bere sorreraren mendeurrena ospatzen ari da. Sortu zenetik zenbait zuzendari izan ditu, eta, 2025etik orain arte, Erik Nielsenek dauka zuzendari funtzioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala albisteak Bilbo berriak Bizkaia Gizartea albisteak Gaurko titularrak Albisteak