Gizartea -

Bidaiak

Loiuk Farorako (Portugal) eta Santorinirako (Grezia) hegaldiak izango ditu 2023an

Volotea airelinearen esku 2023ko maiaetzetik aurrera egingo dira hegaldiak.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko aireportuak bi helmuga berri izango ditu: Faro (Portugal) eta Santorini (Grezia). Volotea airelinearen arabera, 2023ko maiatza amaieratik aurrera egongo dira eskuragarri hegaldi horiek.

Faroen kasuan, maiatzaren 28tik aurrera egongo dira hegaldiak. Astean bi hegaldi aterako dira Loiutik, asteazken eta igandeetan. Uztailan eta abuztuan, ostegun eta igandeetan egingo dira bidaiak.

Santorinira bidaiatu nahi izatekotan, maiatzaren 26an hasiko dira hegazkinak ateratzen eta astean behin egongo da, ostiralean.

Bi horiekin, Voloteak 18 hegaldi eskainiko ditu Loiun.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Bilbo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Grezia Eguneko albisteak Albisteak Portugal Bidaiak