Gizartea -
GREBA
SNCFko kontrolatzaileen grebak abiadura handiko trenei eragingo die batez ere Iparraldean
Gaur, bihar eta etzi abiadura handiko trenen lautik bat ez da aterako. SUD-Rail, CFDT eta FO sindikatuek deitu dute greba, eta kontrolatzaileek gidarien soldata eta estatus berdina izatea eskatzen dute.
EITB Media
SNCF Frantziako tren konpainia publikoko kontrolatzaileek greba egitera deituta daude asteburu honetan, eta lanuzteak abiadura handiko trenei eragingo die batez ere Iparraldean. Gauzak horrela, gaur, bihar eta etzi abiadura handiko trenen lautik bat ez da aterako.
Gaur arratsaldean abiadura handiko tren bakarra aterako da Hendaiatik, bihar, hiru, eta igandean, bi. Grebak bertan behera utzi dituen trenen inguruko informazioa ezagutzeko SNCF-ren webgunea bisitatzea gomendatzen dute konpainia publikotik.
SUD-Rail, CFDT eta FO sindikatuek deitu dute greba, eta kontrolatzaileek gidarien soldata eta estatus berdina izatea eskatzen dute. SNCFn lehen indarra den CGT sindikatuak ez du lanuztea babestu.
Abenduaren 7an negoziaziotzeko hitzordua dute zuzendaritzak eta sindikatuek. Akordiorik ezean. sindikatuek ez dute baztertzen urteko azken bi asteburuetan ere grebara jotzea.