Gizartea -

KRISIA OSAKIDETZAN

Kargugabetzeen eta dimisioen ostean, pertsona bakarra geratu da Donostialdeko ESIaren zuzendaritzan

Euskadi Irratiak baieztatu ahal izan duenez, bihar utziko du kargua. Erabat bidegabeak iruditu zaizkio kargugabetzeak, eta beraiek ez badaude dimititzea besterik ez zaiola geratzen uste du.

Maite Martinez Donostia Ospitaleko mediku zuzendariordea. Argazkia: EiTB
Maite Martinez Donostia Ospitaleko mediku zuzendariordea. Argazkia: EiTB
Beste dimisio bat izango da Osakidetzan, Donostialdeko ESIko zuzendaritzan

02:43

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aste beltzak bizitzen ari da Donostialdeko ESIa. Osasun Sailak egindako kargugabetzeen eta zuzendari batzuek eman dituzten dimisioen ostean, zentroaren zuzendaritzako organigraman pertsona bakarra geratu da.

Donostia Ospitaleko ESIko bi goi arduradun kargutik kendu berri dituzte, eta orain, Donostiako erietxeko kirurgia arloko zuzendariordeak, Adolfo Begiristainek, dimisioa eman du. Baina Euskadi Irratiak jakin ahal izan duenez, ez da bakarra izango. Izan ere, Maite Martinez mediku zuzendariordearen dimisioa ere ondorengo orduetan gauzatuko da. Martinezi erabat bidegabeak iruditu zaizkio kargugabetzeak, eta beraiek ez badaude, dimititzea besterik ez zaiola geratzen uste du.

Atzo dimisioa iragarri zuen kirurgia zuzendariordeak gogor kritikatu du Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren jarduna. Erabakiak, irizpide mediku edo profesionalak lehenetsi gabe, lagunkeriaz hartzen dituela salatu du.

Adolfo Begiristainek salatu du Osasun Sailaren erabakiak Sagardui sailburuaren kapritxoak direla. Horrekin batera, Sagarduiri leporatu dio bere lagunen mesedetan aritzea, eta irizpide klinikoak baztertzea. Begiristainek zorrotz gaineratu du Osasun Sailarena sistema diktatoriala dela.

Ildo horretan, kritiko azaldu diren zerbitzuburuen kezka nagusia da goitik beherako erabakiak inposatzen zaizkiela Gasteiztik, eta salatzen duten eredu bertikal edo zentralizatu horrek mesede baino kalte egiten duela osasun publikoaren eguneroko funtzionamenduan.

Adolfo Begiristain Donostialdeko ESIko kirurgia arloko zuzendariorde medikoak dimititu egin du
Adolfo Begiristain Donostialdeko ESIko kirurgia arloko zuzendariorde medikoak dimititu egin du
Adolfo Begiristain Donostialdeko ESIko kirurgia arloko zuzendariorde medikoak dimititu egin du

01:09

Horri lotuta, ezin aipatu gabe utzi Jose Maria Enriquez Navascues Donostiako Kirurgia Orokorreko eta Aparatu Digestiboko zerbitzuburuak Sagarduiri bidalitako gutuna azaroaren 23an. Eskutitz hori lortu du Euskadi Irratiak, eta bertan, Onkologikoak hartu duen norabidearen gaineko kezkak azaltzen dizkio sailburuari Navascuesek.

Mediku buru honek ez du ulertzen zergatik utziko dion erreferentziazko zentro izateari, zehatzago, tumore jakin bat sendatzeko prozesuan atzerapausotzat jotzen du Gurutzetako ospitalean ere zerbitzua ematea. Are gehiago, Navascuesek argudiatzen du egituratuta dagoen talde espezializatu bat bitan zatitzeak emaitza kaskarragoak lortzea eragingo duela.

Erabaki horren atzean medikuntza arrazoiak ez, arrazoi pertsonalak daudela salatzen du gutun horretan Enriquez Navascuesek.

"Ospitale barruan nahiko tentsioa dago egoera askoren inguruan" diote Donostia Ospitaleko langileek
"Ospitale barruan nahiko tentsioa dago egoera askoren inguruan" diote Donostia Ospitaleko langileek
"Ospitale barruan nahiko tentsioa dago egoera askoren inguruan" diote Donostia Ospitaleko langileek

play icon 0:40

"Ospitale barruan nahiko tentsioa dago egoera askoren inguruan", "gertatzen ari denaren artean, gertakari bat gehiago da", "egoera beltza da", "polemika handia sortu da eta oso nabarmena da zerbitzuburu guztiak elkarrekin atera izana kargugabetzeen aurka"... horiek gaur Donostia Ospitaleko langileek Euskadi Irratiko mikrofono aurrean adierazitakoak.

Hain zuzen ere, Felix Zubia Donostia Ospitaleko ZIUko buruak esan du "egun gogor eta tristeak" bizitzen ari direla, eta "erantzun bateratu bat" prestatzen ari direla, "bere garaian" azalduko dutena.

Donostiako ESIko zuzendaritza organigrama, orain arte. Osakidetzaren webgunetik hartuta

Larria da egoera, eta une honetan, Donostialdea ESIko zuzendaritzan pertsona bakarra dago karguan. Hau da, sei lanpostutatik bat bakarra dago une honetan: Itziar Perez zuzendari-gerentea kargugabetu egin zuen Osasun Sailak; Idoia Gurrutxaga zuzendari medikua kargugabetu egin zuen Osasun Sailak; Ester Litiago Langileen Zuzendariak dimititu egin zuen azaroan; Carlos Barruso Arreta Integratuaren zuzendariak dimititu egin zuen azaroan; eta Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritza hutsik dago.

Donostialdeko ESIko kargugabetzeen krisiak eztanda egin duenetik, Osasun Sailak ez du oraindik hitz egin
Donostialdeko ESIko kargugabetzeen krisiak eztanda egin duenetik, Osasun Sailak ez du oraindik hitz egin
Donostialdeko ESIko kargugabetzeen krisiak eztanda egin duenetik, Osasun Sailak ez du oraindik hitz egin

00:49

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Donostiako informazioa Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Donostia Ospitalea Lan gatazkak gaur