Gizartea -
Garraoia
Renfek Bilbotik Madrilerako bidaia 15 minutu murriztuko du
Astelehenetik ostiralera arratsaldez irteten diren trenetan izango du eragina aldaketa honek, abenduaren 11tik aurrera.
EITB Media
Renfek jakinarazi duenez, Bilbotik Madrilera doan bidaian 15 minutu murriztuko du. Aldaketa hau astelehenetik ostiralera egingo diren bidaietan eta arratsaldez egiten diren bidaietan egingo da.
Murrizketa abenduaren 11tik aurrera egingo da. Izan ere, orain arte 17:20ean irteten zen trena 17:35ean irtengo da, eta Madrilera 22:03an iritsiko da.
Hala ere, beste irteerak berdin mantenduko dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea