Gizartea -

Maroko-Espainia

Marokoren garaipenak jai giroz bete ditu Euskal Herriko kaleak

Besteak beste, Bilbon, Gasteizen eta Tuteran bizi diren marokoarrek beren selekzioaren Munduko Futbol Txapelketaren garaipen historikoa ospatu dute.

Bilboko marokoarrak, ospakizunetan.
Bilboko marokoarrak, ospakizunetan.
Marokoko futbol selekzioaren garaipenak jai giroa ekarri du Euskal Herriko kaleetara

03:54

M. D. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marokoko futbol selekzioaren Espainiaren aurkako garaipena ez dute bakarrik Afrikako herrialdean ospatu, baita Europa osoan bizi diren marokoarrek ere; tartean, Euskal Herriko komunitate marokoarrak.

Magrebtarrek Munduko Futbol Txapelketaren final laurdenetarako txartela eskuratu dute historian lehenengo aldiz, Katarren Espainiako selekzioa kanporatuta. Garaipen historikoa Euskal Herriko kaleetan ere ospatu da.

Partida luzea izan da, hutsean bukatu ostean, penaltietan erabaki baita. Bertoko marokoarrek tabernetan ikusi dute norgehiagoka, herrikideekin, eta garaipena eskuratzean festa lehertu eta kalera ziztu bizian irten dira.

Bilboko San Frantzisko auzoan, Mariaren Bihotzaren plazan bildu dira gehienak. Danbor artean eta dantzan ospatu dute garaipena, jai giroa Bilbora ekarrita.

Hala ere, Bizkaiko hiriburuan zein EAEko beste bi hiriburuetan, Ertzaintzaren zaintzapean izan dira zaleak. Udaltzaingoekin batera, segurtasun dispositibo berezia prestatu dute partidaren egunerako, eta sailkapenaren ostean gertutik zaindu dituzte zaleak. Unamuno plazan ere bildu dira, besteak beste.

Zale marokoarrek sailkapena ospatu dute Bilboko kaleetan, Poliziaren dispositiboaren aurrean
Zale marokoarrek sailkapena ospatu dute Bilboko kaleetan, Poliziaren dispositiboaren aurrean
Zale marokoarrek sailkapena ospatu dute Bilboko kaleetan, Poliziaren dispositiboaren aurrean

0:44

Gasteizen, Koroatzetik Andre Maria Zuriaren plazara eraman dute festa. Alde Zaharreko erdigunean hesi bat sortu dute, baina, oro har, istilurik gabe ospatu dute.

Tuteran (Nafarroa), komunitate marokoarraren ospakizunak nagusi izan dira kaleetan, Poliziaren presentzia handiarekin.

Horrela bizi izan dute Bilboko marokoarrek Espainiaren aurkako partida
Horrela bizi izan dute Bilboko marokoarrek Espainiaren aurkako partida
Horrela bizi izan dute Bilboko marokoarrek Espainiaren aurkako partida

1:03

Euskal Herritik kanpo, marokoarren festa oihuak entzun behar izan dituzte Espainiako hiri nagusietan, bereziki Madrilen, Bartzelonan, Algecirasen (Cadiz) eta Marokorekin mugakide diren Ceutan eta Melillan.

Casablancatik Parisera, festa lehertu da marokoarren artean
Casablancatik Parisera, festa lehertu da marokoarren artean
Casablancatik Parisera, festa lehertu da marokoarren artean

01:08
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola azken ordukoa Kirolak Munduko Futbol Txapelketa Bilbo berriak Tutera argazkiak Gizartea Albisteak Gaur Gasteiz berriak Gaurko azken ordukoa Maroko azken ordukoa