Gizartea -
Zirkulazioa
Ireki dute Autzagane, kamioi baten istripuaren ondoren
Istripua 06:20 aldera izan da Muxikan eta ibilgailuaren kabina zubi batetik zintzilik geratu da, baina garabia iritsi eta kamioia errepidera itzuli du.
Erredakzioa
Kamioi batek istripua izan du Autzaganen (Muxika), Gernikako noranzkoan, eta Ertzaintzak zirkulazioa eten du bi noranzkoetan, izan ere, kamioaren kabina zubi batetik zintzilik geratu da, trenbidera erortzeko zorian, eta garabiak itzuli behar izan du errepidera.
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, ezbeharra 06:20 aldera gertatu da eta gidaria arin zauritu da.
Istripuaren ondorioz, BI-635 errepidea erabat itxi egon da hiru ordu baino gehiago. Garabia kamioia zubitik behera ez erotzeko lanean aritu da eta dagoeneko errepidean jarri du ibilgailua. 09:45erako errepidea ireki dute berriro.