Gizartea -

KRISIA OSAKIDETZAN

"Balkoietara itzultzeko" deia egin dute astelehenerako, "osasungintza publiko baten alde"

"Pandemiaren hasieratik bi urtera egoera lotsagarria da: lehen arreta kolapsatuta, itxaron zerrenda amaigabeak, Basurtuko kardiologia itxi nahi dute, eta Donostia Ospitaleko zuzendaritza osoa kargugabetu dute" salatu dute sare sozialetan biralizatutako mezuan.

Hainbat pertsona balkoietan, txaloka, 2020ko martxoan. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.
Hainbat pertsona balkoietan, txaloka, 2020ko martxoan. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.
Hainbat pertsona balkoietan, txaloka, 2020ko martxoan. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken orduetan, bolo-bolo dabil sare sozialetan herritarrei "balkoietara itzultzeko" deia egiten dien mezu bat. Pandemian egin bezala, osasun langileei elkartasuna adierazteko, 20:00etan txalo jotzera ateratzeko deia egin dute, Osakidetzako krisia salatzeko.

"Pandemian osasungintzako langileak txalotzen genituen bitartean, kudeaketa oso txarra izan zen. Bi urte beranduago, egoera lotsagarria da: lehen arreta kolapsatuta, itxaron-zerrenda amaigabeak, Basurtuko kardiologia itxi nahi dute, eta Donostia Ospitaleko zuzendaritza osoa kargugabetu dute" salatzen du mezuak.

"Ezin diegu Osasungintza publikoa desmantelatzen utzi. Oinarrizko eskubidea da, eta bere defentsa ez dagokio soilik osasungintzako langileei. Denoi dagokigu konpromisoa hartzea. Zaintzen gaituzten Osakidetzako langileekin gaudela esateko, balkoi eta leihoetara itzultzeko unea da" amaitzen da mezua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Euskal Autonomia Erkidegoa Sare sozialak Gizartea Albisteak Erizaintza Txagorritxu Ospitalea Galdakao-Usansolo Ospitalea