Gizartea -

koronabirusa

Covid-19ak 12 hildako eragin ditu azken astean EAEn, eta ZIUn dauden gaixoak ia laukoiztu egin dira

Aurreko zenbaketan baino hiru hildako gutxiago izan dira, baina ospitaleratzeen eta ZIUetako pazienteen kopuruek gora egin dute.

Osakidetzako ZIU bat. Artxiboko argazkia: EFE
Osakidetzako ZIU bat. Artxiboko argazkia: EFE
Covidaren ondorioz, 2022 urteak 2.020 heriotza utziko ditu, baina hilkortasun tasa txikiagoa

1:20

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19 gaitzak eragindako 12 hildako izan dira Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) abenduaren 5etik 11ra bitarteko astean, aurrekoan baino hiru gutxiago; eta 289 gaixo daude ospitaleratuta, joan den astean baino 81 gehiago, abuztu hasierako datuetara itzulita. Horien artean, 19 ZIUn daude, aurreko zenbaketan baino 14 gehiago, Jaurlaritzako Osasun Sailak astelehen honetan argitaratu duen buletin epidemiologikoaren arabera.

Guztira, koronabirusaren 1397 kasu positibo atzeman dira EAEn azken astean, aurrekoan baino 175 gutxiago, eta 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa metatua 135,37 kasukoa da, aurreko astean 142,62 kasukoa zen bitartean.

Lurraldeka, Arabako 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa metatua 106,00 kasukoa da (aurreko astean 118,42 kasukoa); Bizkaikoa, 143,34 kasukoa (156,19); eta Gipuzkoakoa, 130,06 kasukoa (127,00). Hiriburuetan, Gasteizko intzidentzia metatua 117,82 kasukoa da (duela astebete 135,58); Bilbokoa, 190,86 kasukoa (202,53); eta Donostiakoa, 145,53 kasukoa (136,75).

Bestalde, covid-19arekin kutsatutako pertsona batek batez beste zenbat lagun kutsatzen dituen neurtzen duen oinarrizko ugalketa tasa 1,00 da erkidego mailan (aurreko astean bezala), eta lurraldeka, 0,98 Araban (0,99); 0,98, Bizkaian (0,97); eta 1,06, Gipuzkoan (1,06).

Azkenik, ospitaleen egoerari dagokionez, orotara, 289 gaixo daude Osakidetzako zentroetan ospitaleratuta covid-19aren ondorioz, joan den astean baino 81 gehiago, horietatik 270 ohe arruntetan (67 gehiago), eta 19, ZIUn (14 gehiago).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza Bizkaiko albisteak Albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gaixotasunak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Albisteak Osasun albisteak COVIDaren agerraldiak gaur