Gizartea -
Gizartea
Kalamua kontsumitzea eskubide bat da, aditu baten ustez
Jose Javier Meana Farmakologia katedradunaren arabera, horren ondorioak osasunean “minimoak” dira.
Erredakzioa
Hedabideetara egindako adierazpenetan, kanabisaren erabilera terapeutikoa eta ludikoa bereizi beharra azpimarratu du Meanak, eta dagoeneko “substantzia hori duten zenbait medikamentu” daudela nabarmendu du.
Kalamuaren erabilera “ludikoari” dagokionez, “eskubide zibilen eremuan sartzen da”, adituaren iritzian, eta “aitortu beharreko eskubidea da”, gaineratu du. Honen ildotik, marihuana-kontsumitzaileen elkarteen estatusa erregulatzearen alde egin du Meanak. Bestetik, Meanak ohartarazi egin du kalamuaren efektuak kaltegarriagoak direla herritarren sektore batzuentzat; nerabe edo gaixo mentalentzat, adibidez. Horregatik, alor horietan prebentziozko neurriak bultzatzea eskatu du.