Gizartea -

GERTAKARIA

85 urteko emakume bat hil da trenak harrapatuta Laudioko geralekuan

Renfek jakitera eman duenez, trenaren alarma sisteman ez da akatsik egon. Lehen informazioen arabera, emakumea trenbidea gurutzatzen saiatu da, Urduñarako tren bat hartzeko asmotan.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

85 urteko emakume bat hil da, gaur eguerdian, trenak harrapatuta, Laudioko Santa Cruz geralekuaren parean. Lehen informazioen arabera, emakumea trenbidea gurutzatzen ahalegindu da, Urduñarako tren bat hartzeko asmoz.

Renfek ziurtatu du trenen alarma sistemak ez duela hutsik egin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Laudio Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Urduña Renfe Aiaraldea