Gizartea -

Haurtzaro urratuak

Bermeoko pederastak abusuak aitortu ditu bideo batean, baina biktimek barkamen publikoa eska dezan nahi dute

Bermeoko Jose Done ikastetxeko hiru biktimek EITBn azaldu dutenez, erasotzaileak, zentroko zuzendari ohiak, barkamena eskatu die, baina bideo pribatu batean.

Argazkia: EITB
Argazkia: EITB
Bermeoko Jose Done ikastetxeko biktimek publikoki barkamena eskatzea eskatu diote erasotzaileari

2:17

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bermeoko Jose Done ikastetxean 1976tik 1982ra artean hainbat ikasleri abusuak egin zizkien pederastak abusuak aitortu egin ditu biktimei erakutsitako bideo baten bidez, eta barkamena eskatu du horiengatik, hiru biktimek EITBn azaldu dutenez. Biktimen iritziz, baina, keinu hori ez da nahikoa, eta galdegin dute barkamena publikoa izatea.

Otsailean, Asier Sanchez EITBko kazetariak egindako ikerketa batek agerian utzi zituen Bermeoko ikastetxe horretako zuzendari ohiak, Felipe anaiak, hainbat urtez egindako sexu abusuak. Orain arte, gutxienez 13 kasuren berri izan du EITBk.

Kasua jendaurrean jarri zenetik hamar hilabete igaro direla, biktimetako hiruk, Bego Garciak, Tere Pinok eta Montse Zelaia Zugadik, erabaki dute ez dutela aurpegia ezkutatuko: "Ez dut zertan egin, nik inolako errurik ez baitut", dio Montsek, eta Terek berretsi du: "Biktima izan naiz, ez borreroa. Bera izan da nire borreroa. Nik ez dut zertan ezkutatu".

Otsailean, erasotzaileak akusazioak ukatu zituen, EITBren kameren aurrean, baina aitortu egin du biktimek salatu zutena. Bideo bat erabiliz egin du, eta bideo hori biktimei jarri zieten Bilboko Elizbarrutian, Menetarrekin izan zuten bilera batean. EITBri esan diotenez, biktimentzat oso latza izan zen erasotzailea berriro ere ikustea, berrogei urteren bueltan, aldez aurretik jakin gabe: "Zur eta lur geratu ginen", azaldu dute.

Hala ere, pederastak emandako pausoa ez da nahikoa, haien iritziz; izan ere, bideo hori argitaratzea eskatu dute. Hala, galdegin dute barkamena "publikoa" izatea, "ez pribatua": "Egia agerian jarri behar da. Hau ezin da berriro gertatu", nabarmendu dute. Horregatik guztiagatik eman dute orain pausoa, eta EITBn plazaratu dute.

EITB bi biktimarekin itzuli da abusuak jasan zituzten ikastetxera: ''Gaizki sentitzen naiz; bera ikusten dut''
EITB bi biktimarekin itzuli da abusuak jasan zituzten ikastetxera: ''Gaizki sentitzen naiz; bera ikusten dut''
EITB bi biktimarekin itzuli da abusuak jasan zituzten ikastetxera: ''Gaizki sentitzen naiz; bera ikusten dut''

2:21

Bermeoko Jose Done eskolako biktima bat: ''Uda hartan, haurtzaroa kendu zidan''
Bermeoko Jose Done eskolako biktima bat: ''Uda hartan, haurtzaroa kendu zidan''
Bermeoko Jose Done eskolako biktima bat: ''Uda hartan, haurtzaroa kendu zidan''

2:39
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Elizan izandako abusuen kasuak