Gizartea -

''BAI BAKARRIK DA BAI'' LEGEA

"Bai bakarrik da bai" legearen aldaketa "sakonak" aplikazio arazoak sor ditzake, Irene Monteroren arabera

Espainiako Berdintasun ministroaren esanetan, PSOEk eta Unidas Podemosek adostutako zuzenketak erraztu egingo du epaileek arauaren interpretazio zuzena egitea.

Irene Montero Espainiako Berdintasun ministroa Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE
Irene Montero Espainiako Berdintasun ministroa Diputatuen Kongresuan
Irene Montero Espainiako Berdintasun ministroa Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irene Montero Espainiako Berdintasun ministroak "Bai bakarrik da bai" legea defendatu du beste behin, baina onartu du aplikatzerako garaian zailtasunak eta arazoak sor daitezkeela Zigor Kodean aldaketa sakona eginez gero.

ZURE INTERESEKOA IZAN DAITEKE: Horrelakoa da "Bai bakarrik da bai" legea

Kongresuko kontrol saioan Irene Monterok esan du PSOEk eta Unidas Podemosek aurkeztutako zuzenketak erraztu egingo duela epaileek arauaren interpretazio zuzena egitea zigorrak berrikusterakoan.

Pasilloetan hedabideei egindako adierazpenetan, Monterok nabarmendu du "Bai bakarrik da bai" legea "sendoa" dela, baina interpretazio zailtasunak daudenean, kasu honetan bezala, botere legegileak "ahal duen guztia" egin behar duela legea behar bezala aplikatzen laguntzeko.

Halaber, formula tekniko horren erabilera aldarrikatu du, hau da, Zigor Kodearen arrazoien azalpenean aldaketa egitea, eta ez artikuluetan.

Iturri juridikoek azaldu dutenez, zuzenketa ez da arauemailea. Horrek esan nahi du gida gisa balioko duela, baina ez ditu epaileak behartzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Tratu txarrak gaur Espainiako Gobernua Gizartea Genero indarkeriaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Mundu matxista Sexu erasoak gaur