Gizartea -

Lehiaketa publikoa

Begoñako hilerria berritu egingo dute, paseorako espazio berde izan dadin

Udalak lehiaketa bidez aukeratuko du proiektua, eta epaimahaiak zenbait faktore izango ditu kontuan: hiri integrazioa, tokiko balio natural, kultural eta historikoak errespetatzea, erabilerak eta jarduerak egokitzea eta integratzea, eta gastua bezalako beste orokorrago batzuk.

Argazkia: Rosa G (CC BY-NC-SA 2.0)
Argazkia: Rosa G (CC BY-NC-SA 2.0)
Argazkia: Rosa G (CC BY-NC-SA 2.0)

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak Begoñako hilerria berritu nahi du, eta horretarako proiektu lehiaketa deia egin du. Horren asmoa hilerria, iraganaren memoriarekin koherentea izanda, espazio berde bihurtzea da, egonaldi eta paseorako.

Horretarako, taldea gutxienez arkitekto batek, historialari batek eta paisajista batek osatzea nahi dute. Horrela, aldaketan, eremu guztiak landuta egongo dira.

Epaimahaiak kontuan hartuko dituen faktoreak

Irtenbide arkitektonikoa eta hiri-integrazioa ingurunean

- Espazio eroso bat sortzea, paisaia koherentearen proposamen orokor batekin, eta berdea protagonista izanda.

- Parkearen eta ingurunearen arteko konexio- eta jarraitutasun-estrategia, batez ere inguruko kaleetako sarbideekin.

- Egungo zuhaiztia berreskuratzea eta handitzea, eta inguruko parke eta lorategiekin jarraitzea.

Tokiko balio natural, kultural eta historikoei erreparatzea, bai eta jasangarritasun eta efizientzia energetikoaren irizpideei ere.

- Biodibertsitateari, erresilientziari eta paisaiari ingurumen onurak eragitea.

- Baliabideen kudeaketa eraginkorra eta energiaren gutxieneko kontsumoa.

Erabilerak eta jarduerak egokitzea eta integratzea

- Xede eta erabilera orokorrak definitzea, publiko potentzialaren eta haren eta ingurunearen arteko harremanaren arabera.

- Azaleren eta erabileren eskema egitea, espazio bakoitzaren funtzioa azaltzeko.

- Funtzio pedagogikoa eduki dezala publiko guztientzat.

Beste gai orokor batzuk, hala nola espazioaren kudeaketa adimenduna, baita bideragarritasun eta iraunkortasun ekonomikoa ere.

- Parkearen eta proposatzen den hiri-paisaiaren kontzeptuaren definizio argia.

- Espazioaren kudeaketa adimentsua eta proposamenaren optimizazio ekonomikoa eta kostuen minimizazioa.

Proposamen irabazleak 20.000 euro jasoko ditu, eta hurrengo bi sailkatuek 6.000 euroko saria izango dute.

Deialdi hau Aranzadi Zientzia Elkarteak egindako "Begoñako Argiak" proiektuaren jarraipena da. Horretan, orain arte Euskadin lurpetik atera den Gerra Zibileko hobi komun handiena aurkitu zen. Asier Abaunza, Obretako, Hiri Plangintzako eta Proiektu Estrategikoetako Saileko zinegotziak adierazi duen bezala, "Hilerri zaharra erabilera libreko berdegune bihurtzeaz ari gara, uriaren memoria historikoa, ondarezkoa, kulturala eta paisajistikoa batzeko gai izango dena, eta uria ulertzeko leku erakargarri bihurtuko duena".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilboko albisteak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa