Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: EITB Maratoia, "Haurtzaro urratuak" eta Botere Judizialaren erreforma

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Argazkia: EITB Media
Argazkia: EITB Media
Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, abenduak 15, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- EITB Maratoia: 2022ko EITB Maratoiak egun handia du gaur, abenduak 15, "Geldiezinak gara" lelopean. Urtero bezala, egun berezia da gaurkoa, eta bertan bilduko dena esklerosi anizkoitza ikertzera bideratuko da.

- "Haurtzaro urratuak": Duela 40 urte Bermeoko Jose Done ikastetxean hainbat umeri sexu abusuak egin zizkien elizgizonak Santutxuko (Bilbo) Berrio-Otxoa eskolan ere egin zituen abusuak, EITBk jakin izan duenez. Pederasta, Felipe anaia, Bizkaiko hiriburuko zentro horretara lan egitera joan zen Bermeon aritu eta gero.

- Botere Judizialaren erreforma: Auzitegi Konstituzionalak ezohiko eta presazko osoko bilkura deitu du, aztertzeko onartzen duen PPk egindako eskaera, sedizio delitua indargabetzen duen lege proposamenari egindako zuzenketa partzialen tramitazioa kautelaz geldiarazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Bilbo gaur Espainiako Gobernua albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak Auzitegi Konstituzionala EITB Taldea Sexu abusuak Elizan