Gizartea -
desagerpena
Duela bi aste desagertutako 77 urteko gizon nafar baten bila dabiltza
Madrilera bidaiatzeko asmotan abiatu zen bere furgonetarekin, eta egun hartatik ez dago bere berririk. Poliziak bere bila dihardu Nafarroan eta erkidego mugakideetan zehar.
agentziak | eitb media
Guardia Zibila eta Foruzaingoa azaroaren 30etik desagertuta dagoen 77 urteko Zarrakazteluko (Nafarroa) bizilagun baten bila ari dira. Lagun bat bisitatzera zihoan Madrilera bere furgonetarekin, eta geroztik desagertuta dago. Azkenekoz, Castejonen gasolina botatzen ikusi zuten, eta mugikorra aktibo egun hartan, gaueko 23:15ean, izan zuen azken aldiz.
Sarritan bidaiatu izan du gizonak mundu guztian zehar, baina sekula ez da hainbeste denboran inkomunikatuta egon, familia kideen esanetan. Ondorioz, alarma piztu da senideen artean, eta salaketa jarri dute Ertzaintzaren eta Guardia Zibilaren aurrean.
Poliziak bilaketa lanetan dihardu Nafarroan zein erkidego mugakideetan. Gainera, bere ilobak Madrilera bidaiatu du hura bilatzen saiatzeko.