Gizartea -
Gertakaria
Errenterian galdutako gizonaren bila jarraitzen dute
1,60 bat metro ditu luze eta gorpuzkera normala du. Larruazal zurikoa da, begi urdinak ditu, eta burusoila da.
agentziak | eitb media
Larrialdi zerbitzuek Errenterian (Gipuzkoa) asteazkenetik desagertuta dagoen 84 urteko gizonezkoa bilatzeko lanei ekin diete berriro, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Errenteria eta Oiartzun artean ari dira bilatzen 9:00etatik helikopteroaren, txakurren eta boluntarioen laguntzarekin.
1,60 bat metro ditu luze eta gorpuzkera normala du. Larruazal zurikoa da, begi urdinak ditu, eta burusoila da. Kaputxinoen inguruan, hilerrian eta Masti-Loidi industrigunean ibili ohi da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea