Gizartea -

Gasteizen

2.500 pertsona baino gehiagok izena eman dute asteburu honetako Osakidetzaren LEParen probetarako

EHUko Gasteizko kanpusean egingo dira probak. 2018/2019ko Osakidetzaren LEParen bigarren fase horrek 19 kategorietako 217 plaza eskainiko ditu.

Osakidetzaren LPEaren irudia. Argazkia: EFE
Osakidetzaren LPEaren irudia. Argazkia: EFE
Osakidetzaren LPEaren irudia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guztira 2.521 pertsona deituta daude 2018/2019ko Osakidetzaren LEParen bigarren fasearen barruan, asteburu honetan egitekoak diren 19 kategorietako 217 plazetako bat lortzeko azterketetan. EHUko Gasteizko kanpusean egingo dira probak, eta Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua bertan izan da.

Sagarduik azaldu duenez, Instalakuntza Elektrikoetarako Teknikariaren kategoriak ditu hautagai kopuru gehien (441), eta jarraian daude Goi Informatikaria eta Ergonomia Prebentzio-Teknikaria eta Psikosoziologia kategoriak (371 eta 186 hautagaiekin, hurrenez hurren). Larunbat honetan egingo dira 9 kategorietako azterketak eta gainerakoak, berriz, igandean.

Azaroan hasitako 2018/2019ko Osakidetzaren LEParen bigarren faseai urtarrilean bukatuko da.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Araba Lana Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Lan Eskaintzak