Gizartea -

udalerri euskaldunak

Asteasu, Astigarraga eta Hernani UEMAko kide dira gaurtik aurrera

Herri horiek gehituta, 97 izatera heldu da Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea, 300.000 biztanleko langa gainditu duelarik.

Hernani, Asteasu eta Astigarragako alkateak eta zinegotziak, gaur, Deban. Argazkia: UEMA
Hernani, Asteasu eta Astigarragako alkateak eta zinegotziak, gaur, Deban. Argazkia: UEMA
Hernani, Asteasu eta Astigarragako alkateak eta zinegotziak, gaur, Deban. Argazkia: UEMA

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Batzar nagusia egin du Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) larunbat goizean Deban. Besteak beste, 2022an egindakoaren balantzea aztertu eta 2023rako egitasmo nagusiak onartu dituzte batzarkide diren alkateek eta zinegotziek. Era berean, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera gehitzeko herri berriek egindako eskaerak ere onartu dituzte. Hala, gaurtik aurrera, Asteasu, Hernani eta Astigarraga ere UEMAko kide dira.

Hiru horiek gehituta, 97 udalerri izatera heldu da gaur UEMA eta, guztien artean, gaur egun 302.500 biztanleko lurgune euskalduna osatzen dute UEMAko kide diren herriek.

Euskararen aldeko herri mugimendutik sortu zen UEMA. 1988an Euskal Herrian Euskaraz elkartearen mozio bat onartu zuten Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 32 udalek, horiek euskalduntzeko eta euskara hutsean funtzionatzen hasteko.

Horretarako zailtasunak eta arazo komunak zituztela ohartuta, udal haietako batzuk elkarren artean biltzen eta koordinatzen hasi ziren, udalak ere euskaraz lanean hasi ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskarari buruzko berriak Euskal herriak Gipuzkoa Hernani argazkiak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea albisteak Eguneko albisteak Astigarraga bideoak Deba bideoak Gaurko azken ordukoa