Gizartea -

gabonetako jarduerak

Izotz pista eta Gabonetako txirrista ireki dituzte Gasteizen

Larunbat honetatik urtarrilaren 8ra bitarte egongo dira jolasak irekita, 10:00etatik 22:00ak arte.

Gasteizko itzotz pista. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
Gasteizko itzotz pista. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
Gasteizko itzotz pista. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Florida parkeko izotz pista eta txirrista zabalik egongo dira larunbat honetatik aurrera, Urtaran alkateak inaugurazio ekitaldia egin ostean.

Aurten ordu zehatzak erreserbatzeko aukera egongo da internet bidez, ilararik egin gabe zuzenean patinatzera bertaratu ahal izateko. Gainera, izotz pistaren estetika aldatu dute aurten, gabonetako giro nabarmenagoa sortzeko. Hala, girlandak eta hartzen zein pinuen figurak gehitu dituzte, baita txirrista apaintzeko olana bat ere; eta deskantsurako gune berri bat ipini dute izotz pista handiaren erdigunean.

700 m2-ko pista eta 30 metroko txirrista egunero egongo dira zabalik, gaurtik urtarrilaren 8ra bitarte, 10:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 22:00ak arte. Abenduaren 24an eta 31an, berriz, 20:00etan itxiko dituzte.

Prezioak

Txirristan jaistea: euro bat.

Izotz pista: orduko 2,5 euro 16 urtetik gorakoentzat eta 2 euro adingabekoentzat. Prezioak sarrera, patinak eta kaskoa hartzen ditu barne adingabekoen kasuan.

Sarreren erosketa

Sarrerak leihatilan bertan edo www.eventos.grupodisport.es webgunearen bitartez erosi ahal izango dira.

Talde erreserbak: 653 730 968

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala berriak Herriak eta Hiriak Araba EAE albisteak Gabonak bideoak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz Eguneko albisteak Umeak azken ordukoa