Gizartea -
Gertaera
Zilindro batean harrapatutako zakil bat anputatzea saihestu dute
Biktimak altzarizko zilindro batean sartu zuen bere sexu-organoa, eta atera ezinik geratu zen, handitu egin baitzitzaion.
Erredakzioa
Bi suhiltzailek zilindro batean harrapatutako gizon baten zakila anputatzea ekidin dute, Granadan. Biktimak (52 urtekoa) zilindro baten barruan sartu zuen bere sexu-organoa, sexu-plazeren bat sentitzeko asmoz, antza.
Granadako Ruiz de Alda ospitaleko larrialdietako osasun-zerbitzuko medikuek bi zentimetroko diametroa eta bost zentimetro inguruko luzera zuen zilindroa ezin zutenez moztu, suhiltzaileei laguntza eskatu zieten, biktimaren zakila anputatu behar ez izateko.
Ebakuntzak bi ordu inguru iraun zituen. Suhiltzaileak une oro egon ziren presente ebakuntza-gelan. Biktimaren sexu-organoa anputatzea saihesteko, zerra txiki bat erabili zuten. Granadako suhiltzaileen bozeramailearen esanetan, “talde-lana izan zen”.