Gizartea -

NEURKETA

Zer diote adierazleek EAEko osasun politiken inguruan?

EAEn ezartzen diren osasun politiken hainbat datu aztertu ditu Radio Euskadik argazki orokor batean. Besteak beste, Espainiako Estatuko ospitale onenen zerrendan euskal erietxerik ez dela ageri nabarmendu dute.

Gurutzetako Ospitalea. Argazkia: Aitor Agirrezabal
Gurutzetako Ospitalea
Gurutzetako Ospitalea. Argazkia: Aitor Agirrezabal

RADIO EUSKADI

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun politikak neurtzerakoan eta aztertzerakoan hainbat adierazle hartzen dira kontuan, tartean, aurrekontua eta ospitaletako itxaron zerrendak. Horietako batzuk aztertu ditu Radio Euskadik erreportaje batean, Eusko Jaurlaritzak osasungintzan hartutako erabakiak aztertzeko.

Inbertsioei dagokienez, esaterako, 2023an osasun alorrera bideratutako aurrekontua nabarmendu izan du Eusko Jaurlaritzak datorren urteko kontuak aurkezterakoan. Besteak beste, pertsonako 2.100 euro inbertituko ditu Gasteizko Gobernuak osasungintzan, Espainiako batez bestekoa baino 300 euro gehiago. Era berean, azken hamar urteotan osasun gaietara bideratutako diru kopurua % 48 hazi da EAEn.

Halere, datu horiek zalantzan jartzeko, oposizioak eta sindikatuek beste datu batzuk jartzen dituzte mahai gainean, Euskadiko BPG eta inbertsioak lotzen dituena —Eustatek emandako datuak—. Horien arabera, EAEk osasungintzara bideratutako dirua Espainiako batez bestekoa baino % 10,3 gutxiago da, eta Frantzia eta Alemania bezalako herrialdeekin alderatuta, berriz, aldea handiagoa da.

Oposizioko alderdiek eta sindikatuek nabarmendu duten beste datua da aseguru mediku pribatua duten herritarren kopuruak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan izan duen hazkundea, % 23 egin baitu gora.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Eusko Jaurlaritza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Munduko Osasun Erakundea