Gizartea -

2012-2013 ikastaroa

Unibertsitateetako tasak uztailean ezagutuko dira, Werten arabera

Halaber, autonomia erkidego bakoitzak erabakiko du datorren kurtsoan unibertsitate publikoetan matrikulatzeko tasa zenbatekoa izango den.

Jose Ignacio Wert, Hezkuntza ministroa. Argazkia: EFE
Jose Ignacio Wert, Hezkuntza ministroa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Autonomia erkidego bakoitzak erabakiko du datorren urteko kurtsoetan matrikulatzeko tasak zenbat igoko dituen, Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroak jakitera eman duenez. Halaber, "zentzuzkoena" unibertsitateetako prezio berriak uztailean ezagutzea izango litzatekeela gaineratu du.

Hezkuntza ministroak Unibertsitate Politikaren Batzorde Nagusiko buru izan da asteazken honetan, eta Madrilen ministerioetako eta unibertsitate autonomikoetako arduradunak bildu dira bertan, 2012-2013 ikasturtean matrikulatzeko prezio berrien inguruan eztabaidatzeko.

Bi ordu iraun dituen bileraren ostean, ministroak esan du autonomia erkidego bakoitzak erabakiko duela zenbat igo matrikulen tasak.

Karreren kasuan eta lanbide jakin batzuk egiteko masterrei dagokionez, ikasleek ikasketen balio errealaren % 15aren eta 25aren artean ordaindu beharko dute, eta errepikatzen dauden ikasleek askoz ere gehiago ordaindu beharko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea