Gizartea -
Eguraldia
Eguzkia eta beroa... larunbata arte
Gaur eta bihar termometroak 25 ºC gainetik izango dira, baina larunbatean euria itzuliko da.
Erredakzioa
Euskalmet euskal meteorologia agentziak egun eguzkitsua eta oso beroa aurrez ikusi du gaurko.
Goizean goizetik hegoaldeko haize biziak joko du eta termometroak bizkor egingo du gora; barnealdeko maximoak 30 ºC-tik hurbil egongo dira.
Itsasertzean, termometroek 25 ºC-ko muga gaindituko dute, baina, eguerditik aurrera, haizea iparraldetik sartuko da eta giroa freskatuko du.
Uda beteko giroa espero dugu, eguzkia izango baita jaun eta jabe zeruan, tarteka erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ager daitezkeen arren.
Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta ekaitzak jo lezake, ipar-ekialdeko mendi inguruetan batez ere.
Tenperaturak
- Bilbo Min.13º / Max.27º
- Donostia Min.11º / Max.27º
- Gasteiz Min.7º / Max.29º
- Iruña Min.10º / Max.31º
OSTIRALA
Ostiralean, aldaketa handirik ez. Termometroak osteguneko balioetara iritsiko dira arratsaldeko lehen orduetan, 25-30 ºC artean kokatuko dira.
Eguzkia gailenduko da zeruan, tarteka erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ager daitezkeen arren.
Arratsaldean bero-hodei batzuk garatuko dira eta mendi inguruetan ekaitza ager daiteke. Egunaren bigarren partean haizea ipar-mendebaldera aldatuz joango da.
Tenperaturak
- Bilbo Min.15º / Max.28º
- Donostia Min.15º / Max.27º
- Gasteiz Min.10º / Max.29º
- Iruña Min.12º / Max.30º
LARUNBATA
Egunak aurrera egin ahala, zeru-gaina ilunduz joango da. Goizean eguraldiak onaldiari eutsiko dio eta giro polita espero da, hego-haize ahularekin eta hodei gutxirekin zeruan.
Eguneko beroenak jaitsi egingo badira ere, balio atseginetan geldituko dira.
Eguerditik aurrera haizea iparraldera aldatu eta zakartu egingo da nabarmen.
Tenperaturak behera egingo du eta hodeiak ugarituz joango dira. Arratsalde-gau partean euria egingo du, kantauri isurialdean batez ere; prezipitazioa ez da ugaria izango.
Tenperaturak
- Bilbo Min.15º / Max.22º
- Donostia Min.14º / Max.21º
- Gasteiz Min.11º / Max.24º
- Iruña Min.15º / Max.28º