Gizartea -
loiuko aireportua
Hiru hegaldi desbideratu dituzte azken orduetan Loiun, hego haizeagatik
Duela egun batzuetatik Bizkaia astintzen ari diren hego haize bolada gogorrek hiru desbideratze eragin dituzte larunbat honetan, atzoko bakarrarekin batera. Hegaldiak % 10 inguru areagotuko dira aurtengo Gabonetan, 521 batuta.
agentziak | eitb media
Loiuko aireportuan 521 hegaldi izango dira guztira Gabonetako egunetan, ostegunetik astelehenera.
Haize boladak gogorrak izan dira azken orduetan, eta Madriletik, Lisboatik eta Frankfurtetik iristekoak ziren hegaldiak desbideratu egin dituzte. Ondorioz, Madrilera eta Frakfurtera joan beharrekoak ere bertan behera geratu dira.
Gainera, atzo ere Madrilen lurreratu behar izan zuen Frankfurtetik zetorren hegaldi batek. Gainerakoek normaltasunez jardun dute.
Gabonetako egun bereziei esker, aireportuak hegaldiak areagotu ditu, eta 521 izango dira hain zuzen; iaz baino % 10 gehiago, gutxi gorabehera. Ostegunean 119 operazio izan ziren, ostiralean 118, gaur 93, bihar 71 eta astelehenean 120.