Gizartea -
Haurtzaro urratuak
Elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Bermeon, San Jose ikastetxeko zuzendari ohiaren abusuak salatzeko
19:30ean hasiko dute protesta, zeinaren bidez asmo duten duela lau hamarkada ikastetxe horretan jazotako sexu abusuak salatzea.
EITB MEDIA
Astelehen honetan, 19:30etik aurrera, elkarretaratzea egingo dute Bermeon sexu abusuen kontra. Protesta horrekin asmo dute San Jose ikastetxeko zuzendari ohiak duela lau hamarkada egindako sexu abusuak salatzea.
Otsailean, Asier Sanchez EITBko kazetariak egindako ikerketa batek agerian utzi zituen Bermeoko ikastetxe horretako zuzendari ohiak, Felipe anaiak, hainbat urtez egindako sexu abusuak. Orain arte, gutxienez 13 kasuren berri izan du EITBk.
Hasiera batean, erasotzaileak akusazioak ukatu zituen EITBren kameren aurrean, baina geroago, onartu egin zuen biktimek salatutakoa. Bideo bat erabiliz egin zuen aitortza, eta bideo hori biktimei jarri zieten Bilboko Elizbarrutian, Menetarrekin izan zuten bilera batean.