Gizartea -

GERTAKARIA

Bigarren autopsia egin diote Portugaleten hilda agertu zen emakumeari, haren heriotzaren arrazoia argitzeko

60 urte inguruko emakume bat da biktima. Oraingoz ez dute hipotesi bat bera ere baztertu, ezta suizidioarena ere.

Bizkaiko Zubiaren inguruan agertu zen gopua, Portugalete parean. Argazkia: EITB Media
Bizkaiko Zubiaren inguruan agertu zen gopua, Portugalete parean
Bizkaiko Zubiaren inguruan agertu zen gopua, Portugalete parean. Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den asteburuan Portugaleten, Nerbioi ibaiaren itsasadarrean, hilda agertu zen emakumearen gorpuari bigarren autopsia egin diote, haren heriotzaren arrazoiak argitzeko.

Bizkaiko Zubitik gertu aurkitu zuten gorpua, larunbat goizaldean, ur gainean. Lehen ikerketan arabera, bost egun inguru zeramatzan hilda. Antza, halterofilian erabili ohi diren bi pisu zituen gerrira lotuta.

Hainbeste egunez uretan egonda, gorpua egoera oso txarrean zegoen eta horrek ikerketa zaildu du. Dena den, 60 urte inguruko emakume bat dela jakin dute. Oraingoz ez dute hipotesi bat bera ere baztertu, ezta suizidioarena ere.

Ertzaintza eta Guardia Zibila ari dira kasua ikertzen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen ari da Bilbon? Euskal Autonomia Erdekidegoko Polizia Portugalete argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa