Gizartea -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Trafikoaren balantzea, Benedikto XVIaren hil kapera eta Brasilgo ministroen kargu hartzea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urtarrilak 2, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Trafikoaren balantzea: Sonia Diaz de Corcuera Jaurlaritzako Trafiko zuzendariak 2022an izan diren istripuen datuak emango ditu.
- Benedikto XVIaren hil kapera: Erroma Benedikto XVI.a aita santuari azken agurra emateko prestatzen ari da, gaur irekiko den hil-kaperan 35.000 pertsonatik gora eta osteguneko hileta-elizkizunean 60.000 inguru bertaratzea espero baitute.
- Brasilgo ministroen kargu hartzea: 37 ministro izango ditu, guztira, Lula da Silvaren Gobernuak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea