Gizartea -
Polizia-operazioa
Atxilotu bat Donostian, komenentziako ezkontzak antolatzea leporatuta
Espainiako Poliziak 17 lagun atxilotu ditu guztira Estatuan. Sareak herritartasun espainiarra dutenen eta legez kanpoko egoeran zeuden atzerritarren arteko ezkontzak antolatzen zituen, ustez.
Erredakzioa
Espainiako Poliziak 17 lagun atxilotu ditu, horietako bat Donostian, herritartasun espainiarra dutenen eta legez kanpoko egoeran zeuden atzerritarren arteko ezkontzak antolatzen zituen sare bateko kideak izatea leporatuta, Barne Ministerioak jakitera eman duenez.
Poliziaren ikerketa iragan urtarrilean hasi zen, Cadizen. Ekuatore Gineako jatorriko espainiar emakume batek hamabost aldiz eskatu zuen familia-elkartzea, eta horrek Poliziaren susmoak piztu zituen. Familia-elkartzeari esker, Europar Batasuneko herritarren eskubideak zituzten emakume horren senideek ere.
Agenteek familia-elkartzeen eskariak aztertu zituzten, eta aurkeztutako dokumentuetako batzuk faltsuak zirela egiaztatu zuten. Era berean, emakumea antolatutako talde bateko kidea zen eta legez kanpoko ekintza horiek behin eta berriz egiten zituen susmoak piztu zitzaizkien.
Sare horrek, ezkontideak harremanetan jartzeaz gain, dokumentu faltsuak ematen zizkien zerbitzuak erosten zituztenei.
Operazioa 17 atxiloketekin amaitu da.