Gizartea -
Roland Garros
Sei hilabeteko kartzela zigorra, Nadali erlojua lapurtzeagatik
Lapurreta Rafa Nadalek Roland Garros txapelketa irabazi zuen egunean izan zen. Lapurrak berak argitu zion Poliziari erlojua non ezkutatu zuen.
Erredakzioa
Parisko epaitegi batek euro bateko isun sinbolikoa jarri dio, gainera, lapurretaren egileari. Langileak 38 urte ditu, eta jatorri portugal-brasildarra du. “Lapurreta horrek nire bizitza aldatu ahal zuen”, adierazi zuen zigortuak, Le Parisien egunkari frantsesak dioenaren arabera.
Hoteleko zuzendaritzak “arazorik eman ez duen pertsona serio” gisa definitu du langilea, eta haren jokabidea ulertezina iruditu zaiola gaineratu du. Le Parisien egunkariak, aldiz, atxilotua pertsona “depresibo” gisa definitu du, eta “haurtzaro zaila bizi izan duen pertsona” dela ere argitaratu du.
300.000 euroko erlojua lapurtu eta hurrengo goizean jarri zuen Rafa Nadalek salaketa.