Gizartea -

Nafarroa

150 hektarea zuhaizti eta basobera kiskali dira Luzaideko sutean

80 km/h abiadurako haize boladek eta orografiak zaildu egin dute suhiltzaileen lana, baina kontrolatzea lortu dute.

Sutea Luzaiden. Argazkia: EITB
Sutea Luzaiden. Argazkia: EITB
Luzaiden piztutako baso-sute bat itzaltzeko lanean dabiltza suhiltzaileak

0:17

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

130 eta 150 hektarea arteko zuhaizti eta basobera kiskali dira Luzaideko sutean. Hala ere, irisme zaileko eta inor bizi ez den eremuan izan denez, ez du ondasun pertsonalik kaltetu. Baldintza meteorologikoak hobetzearekin egingo dute zenbaketa zehatza helikoptero batetik. 

Sutea kontrolpean hartu dute larunbat honetako 13:30ak aldera, eta Argina baserritik, Azoleta auzotik, irtenarazitako pertsonak etxera itzuli ahal izan dira. Eraikina su-lerrotik urrun zegoen, eta ez du kalterik izan. 

14:00ak aldera, gertakariaren bilakaera eta egoera meteorologikoaren aldaketa (euria) ikusita, Babes Zibileko Zerbitzuak Nafarroako Baso Suteen Plan Bereziaren (INFONA) larrialdi aurreko maila (0 egoera), larunbateko 08:00etan martxan jarria, indargabetu egin du. 

Haize bortitzak (80 km/h-ko ufadak) eta inguruko orografia zailak suhiltzaileen lanak zaildu dituzte. Sutea kontrolatzeko lanean aritu dira ostiral arratsaldean eta gau osoan, 8 ibilgailuren laguntzarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak