Gizartea -

Sutea

Auto bat kiskali da Astigarragan eta suak beste lau ibilgailu kaltetu ditu

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 06:15 aldera jaso dute abisua, Astigarragako (Gipuzkoa) Pelota kalean ibilgailu bat erretzen ari zela ohartarazteko. Sua zerk eragin ote duen ikertzen ari dia.

Lau ibilgailu erre dira Astigarragan, horietako batean piztutako sute batengatik

0:36

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auto batek su hartu du igande goizaldean Astigarragan (Gipuzkoa), eta sugarrek beste lau ibilgailu kaltetu dituzte.

Segurtasun Sailak Europa Pressi jakinarazi dionez, 06:15 aldera jaso dute abisua, Astigarragako (Gipuzkoa) Pelota kalean ibilgailu bat erretzen ari zela ohartarazteko.

Sugarrek inguruan aparkatuta zeuden beste lau automobil kaltetu dituzte, horietako bat bereziki.

Bertaratu diren suhiltzaileek 07:00etan lortu dute sutea itzaltzea. Ertzaintza sua zerk eragin duen ikertzen ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Suteak Gizartea Eguneko albisteak Astigarraga Albisteak