Gizartea -
ERRONKA DEMOGRAFIKOA
"Desoreka demografikoak Europa osoari eragiten dio, baina nabarmena da Italian, Espainian eta Euskadin"
Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Sozialerako eta 2030 Agendarako idazkari nagusiak iragarri duenez, 3 urte bitarteko seme-alaba bakoitzeko hileko 200 euroko dirulaguntza datozen asteetan onartuko da, eta "otsail-martxotik aurrera egin ahal izango dira eskabideak".
T.S.J. | L.P.C | EITB MEDIA
Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Sozialerako eta 2030 Agendarako idazkari nagusiaren hitzetan, "desoreka demografikoa dugu gizartea zahartzen ari eta jaiotza-tasa oso txikia direlako". "Europa osoari eragiten dion fenomenoa da, baina nabarmena da Italian, Espainian eta Euskadin", gaineratu du.
Radio Euskadiko "Crónica de Euskadi Fin de Semana" irratsaioan Fernandezek azaldu duenez, "gutxiago eta zaharrago gara, eta horrek desoreka demografikoa eragiten du lan-merkatuaren langileen berritzean, ikastetxe-geletan eta tenkatzen den osasun sisteman".
Horren ondorioz, "gazteen emantzipazioa atzeratzen da, baita familia eraikitzeko edo seme-alabak izateko unea ere, jaiotze-tasetan defizita eraginda".
Jaiotze-tasa berpizteko, hilean seme-alaba bakoitzeko 200 euroko dirulaguntza eskainiko du Eusko Jaurlaritzak aurten (seme-alabek 3 urte bete bitartean). Dekretua datozen asteetan onartuko da, eta "otsail-martxotik aurrera egin ahal izango dira eskabideak". Dirulaguntzak atzeraeraginezko izaera izango du, hau da, 2023ko urtarrilaren 1etik ordainduko dira.