Gizartea -
Trafikoa
Gaintxurizketan neurriak hartzeko eskatu dio Lezoko Udalak Aldundiari, gazte baten heriotzaren ondoren
Aurreko ostegunean gertatu zen harrapaketa bezalakorik berriro ez jazotzea nahi du Udalak. Udaletxeko bandera masta erdian egongo da hildako emakumearen omenez.
agentziak | eitb media
Lezoko Udalak neurriak eskatu dizkio Gipuzkoako Aldundiari GI-636 errepidean, Gaintxurizketa inguruan, ostegunekoa bezalako gertakaririk "berriro gerta ez dadin". Pasa den ostegunean turismo batek 18 urteko lezoar bat harrapatu zuen, eta bi egunera hil egin zen.
Jesus Mari Martiarena alkateak agiri batean azpimarratu duenez, gaztearen heriotzak "min eta etsipen handia" sortu dio udal taldeari.
Senide eta gertukoei doluminak helarazteaz gain, udaletxeko bandera masta erdian egongo da gazte lezoarraren omenez.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea