Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon batek emakume bat hil du Tenerifen
Gainera, biktimaren semeetako bat zauritu du, ama babesten ari zela.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Guardia Zibilak 44 urteko gizon bat atxilotu du 46 urteko emazte ohia hil duelakoan, Adejen (Tenerife). Gainera, biktimaren semeetako bat zauritu du, ama babesten ari zela.
EFE albiste agentziak jakitera eman duenez, atzo gertatu zen hilketa, etxebizitza batean.
Bertan, lau adingabe bizi dira, horietako bi bikotearen seme-alabak.
Aipatutako iturrien arabera, adingabeetako bat arin zauritu zuen atxilotuak, ama defendatzen saiatu zenean.
Azken orduetan beste hiru hilketa matxista izan dira: bat Almerian, beste bat Cadizen eta hirugarren bat Ciudad Realen. Urtea hasi zenetik Espainiako Estatuan indarkeria matxistaren ondorioz hil diren lehen biktimak dira.