Gizartea -

trafikoa

Goiz zaila Donostian, Federico Garcia Lorca pasealekuko zirkulazioari itxi ostean

Trafikoa Maria Kristina zubitik bideratu bahar izan dute. Renfeko geltokiko obretan lanean ari zen kamioi batek pareta jo du, eta bide gainera erori da horma. Errei bat ireki dute, eta pixkanaka zirkulazioa normaltasuna berreskuratzen ari da.

Federico Garcia Lorca pasealekua. Artxiboko irudia: donostia.eus
Federico Garcia Lorca pasealekua. Artxiboko irudia: donostia.eus
Donostiako Renfeko geltokiko obretan kamioi batek horma bat bota du eta trafikoa eten behar izan dute

0:34

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Federico Garcia Lorca pasealekua itxi egin dute astelehen goizean trafikoarentzako, Renferen geltokiko obretan kamioi batek horma bat jo duelako. Ondorioz, zirkulazio arazo handiak izan dira Atotxako geltokiaren eta Donostiako autobus-geltokiaren inguruan, hiriko irteera garrantzitsuenetako bat baita.

Udaleko iturriek jakitera eman dutenez, obrarako makina edo materialen bat deskargatzen ari zen kamioi batek horma jo du, erori egin da eta bidean gurutzatuta geratu da, ibilgailuen aparkalekuaren irteeran.

Hori dela eta, Federico García Lorcako errepidea moztuta egon da ordu luzez eta trafikoa Maria Kristina zubitik bideratu du Udaltzaingoak, auto ilara luzeak sortuz inguruan.

Dagoeneko errei bat irekita dago eta pixkanaka zirkulazioa normaltasuna berreskuratzen hasi da eta zonaldea garbitzen ari dira langileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Donostiako Udala Donostia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak