Gizartea -

Alerta meteorologikoak

Hainbat pasealeku eta parke itxita egongo dira Donostian asteartean denboralearen ondorioz

Abisu horiak eta alerta laranjak ezarri ondoren, Pasealeku berria, Haizearen Orrazia edota Cristina Enea parkea dira itxi direnetako batzuk.

Olatuak Donostiako Pasealeku Berrian. Egilea: Iker Urrusolo.
Olatuak Donostiako Pasealeku Berrian
Euriak, haizeak eta olatuek arazoak sortu dituzte azken orduetan

1:29

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haize eta olatuengatik Segurtasun Sailak asteazkenera bitartean jarri dituen abisu horien eta alerta laranjaren ondorioz, Donostiako Udalak hainbat pasealeku eta parke itxita izango ditu asteartean, urtarrilaren 17an.

Honako espazio hauetarako sarrera dago debekatuta:

·         Pasealeku Berria: Itxita dago oinezkoentzat zein ibilgailuentzat.

·         Haizearen Orrazia: Sarrera itxita dago.

·         Leizaola pasealekua: Sartzea debekatuta dago.

·         Aiete parkea: Kultur Etxera eta Topalekura joateko izan ezik, sarbidea itxita dago.

·         Cristina Enea parkea: Barrura sartzea debekatuta dago, baina inguruan dauden Mundaiz Bidea, Mikel Laboa pasabidea eta Urumea P.-FG Lorca Pasealekua irekita daude.

·         Urgull mendia: Orixe ikastolara joateko izan ezik, sarbidea debekatuta dago.

·         Miramar parkea: Loretopea-Mirakontxa bidea hartzeko izan ezik, sarbidea debekatuta dago.

·         Serafin Baroja parkea: Sartzea debekatuta dago.

·         Oroimenaren lorategia: Sarrera itxita dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia argazkiak Alerta meteorologikoak Denboraleak bideoak Eguraldia argazkiak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak